Hitzaldia – La Salle Beasain
«Garrasirik gabeko haziera eta heziera arrakastatsuaren 7 gakoak»
Oihurik gabe eta arrakastaz hezten lagunduko dizuten haziera kontziente eta orekatu baterako 7 gakoak landuko ditugu.
Seme-alabekin nola konektatu, haien indibidualtasuna errespetatu eta ongizate emozionalaren oinarriak ezartzen ikasiko dugu.
Abenduak 10 asteartea, La Salle Beasain Ikastetxean, Aizkorri gelan, 15:30etan.
Bigarren emanaldi bat egongo da 17:30etan gazteleraz. Gaztelerazko saioa nahi izanez gero, eman hemen izena.
Hitzaldia doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea.
Agobiatuta eta gainezka sentitu al zara azken boladan?
Gure seme-alabekiko harremana eta egunerkoa hobetzeko gakoen errepasoa egingo dugu.
Garrasiak, zigorrak eta mehatxuak baztertuko ditugu. Mugak komunikazio eta errespetuz zehaztu eta betetzen ikasiko dugu.
Ondoko gaiak jorratuko ditugu:
1# Heziera kontzientea zer den eta nola lagunduko nau.
2# Zein izan behar du ikuspuntua.
3# Nola lortuko dut seme-alabekin bat egitea.
4# Nola lagunduko nau diziplina positiboak.
5# Baldintzarik gabeko konfiantza.