Hitzaldia – La Salle Beasain
«Garapen emozionala lehen urteetan: kasketak, beldurrak, frustrazioak»
Haurren lehen urteak emozioz beteriko bidaia da: barreak eta malkoak, haserreak eta besarkadak, beldurrak eta ausardiak.
Helburua ez da emozioak ezabatzea, baizik eta emozioekin bizitzen ikastea, konfiantzaz eta loturaz beteriko harremanak eraikiz.
Azaroak 4, asteartea, La Salle Beasain Ikastetxean, Txindoki gelan, 18:30etan.
Hitzaldia doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea.

Zer ikasiko dut hitzaldi honetan?
- Haurren barne-munduan lehen urteetan gertatzen dena ulertuko dut.
- Portaeraren atzean emozio bat dagoela ikusten ikasiko dut.
- Guraso moduan erantzuteko lasaitasuna eta segurtasuna irabaziko dut.
- Tresna erraz eta eraginkorrak jasoko ditut kasketak, beldurrak eta frustrazioak kudeatzeko.
- Haurrarekiko konexioa eta konfiantza sendotu ahal izango dut.