Hitzaldia – La Salle Beasain
«Frustrazioa eta familia-gatazken kudeaketa»
Egunero etxean gatazkak eta frustrazioa bizi al dituzu? Zure seme-alabek ez dutela entzuten sentitzen al duzu, eztabaidak ugariak direla edo pazientzia galtzen ari zarela?
Estres egoerak lasaitasunez, konektatuta eta errespetuz nola kudeatu ikasiko dugu.
Otsailak 11 asteartea, La Salle Beasain Ikastetxean, Txindoki gelan, 17:30etan.
Hitzaldia doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea.
Zer ikasiko dut hitzaldi honetan?
- Frustrazioa identifikatu, ezagutu eta nola kudeatu dezakegun ikusiko dugu.
- Gatazkei oihurik gabe aurre egiten ikasiko dugu.
- Zure seme-alabekin harremana hobetzeko baliabideak ezagutuko ditugu.
- Mugak argi eta errespetuz ezartzeko moduak aztertuko ditugu.