Hitzaldia
«Diziplina Positiboaren oinarriak»
Kasketak, haserreak, pazientzia falta…
Zure seme-alaben haziera eta hezieran aldaketaren bat egin behar duzula sentitzen al duzu?
Diziplina Positiboaren oinarriak eta eskaintzen digun begirada berriari buruz arituko gara.
Martxoak 4, astelehena, Oñatiko Kultur Etxean, 17:00etan.
Adin guztietako (2-18) seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldi irekia, Diziplina Positiboan hezitzaile den Eider Fernández-en eskutik.
Hitzaldirako sarrera doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea:
Agobiatuta eta gainezka sentitzen al zara?
Jaso dugun heziketa motak batzuetan dagoeneko ez du balio.
Zure seme-alabekiko harremana aldatu nahi baduzu eta familian duzuen giroa hobetu nahi baduzu, orain arte jarraitutako bidea aldatzeko garaia iritsi da.
Haurren ezaugarriak eta beharrak kontuan izanda egitearen garrantzia aztertuko dugu.
Gure seme-alabekiko harremana eta egunerokoa hobetzeko Diziplina Positiboaren gakoen errepasoa egingo dugu.