Hitzaldia
«Familia, emozioak eta kirola»
Guraso, hezitzaile edo entrenatzaile bazara, eta zure seme-alaba kirolariaren ongizate emozionala eta kirolarekin duen harremana zaindu nahi badituzu, zatoz datorren maiatzak 12ko hitzaldira.
Maiatzak 12, asteartea, Astigarragako gure MFC Gunean (Emakumeon Plazan), 17:30etatik 19:00etara, euskarazko saioa izango da.
Hitzaldia doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea.
Galdera hauei erantzuna eman nahi badiezu, hitzaldia zuretzat da
- Nola lagundu dezaket nire seme-alaba kirolaren presio emozionala kudeatzen?
- Zer egin dezaket lehiakortasun osasuntsu bat garatzeko?
- Nola erantzun seme-alaba frustratuta edo urduri dagoenean?
- “Segurtasun-sare emozional” izan nahi dut.
Zeintzuk dira eramango dituzun baliabideak?
- Kirolari gaztearentzat familiaren papera zein garrantzitsua den ulertuko duzu.
- Zure seme-alabaren emozioak entzun eta ulertzeko gakoak ezagutuko dituzu.
- Kirolaren bidez ongizate emozionala sustatzen ikasiko duzu.
- Zure seme-alabaren konfiantzan eta motibazioan eragin onuragarria izateari buruz hausnartuko duzu.
- Familia-harremana indartzeko tresna emozionalak eramango dituzu etxera.