Hitzaldia – La Salle Beasain
«Pantailen kudeaketa. Errealitate bat, hamaika aurpegi»
Etxean pantailen erabilera deskontrolatu egin al da?
Seme-alaba bideojokoen edo mugikorraren mendera eroriko ote den beldur?
Hori ez gertatzeko zer egin dezakegu?
Etxean egin dezakegun pantailen kudeaketak hamaika aurpegi dituen errealitatea da.
Egoera honen eragileen errepasoa egingo dugu. Horiek ezagutu eta baliabideak eduki ditzagun.
Urtarrilak 23, 18:00etan, La Salle Beasain Ikastetxean, Aizkorri gelan.
Hitzaldia doakoa da baina ezinbestekoa da izena ematea.
Zer ikasiko dut?
Mugikorren eta pantailen (bideojokoak, sare sozialak, komunikazioa…) erabilera osasungarri eta orekatuan heztea hain zaila egiten duten kanpoko eta barneko aldagai eta baldintzatzailetaz jabetuko zara.
Zeri buruz arituko gara?
Zure seme-alabekiko harremana aldatu eta etxean duzuen giroa hobetu nahi baduzu, orain arte emandako pausuak aldatzeko momentua iritsi da.
Begirunez zure seme-alaben beharrak ezagutu eta errespetatzearen garrantzia ulertzea garrantzitsua da.
Gai ezberdinak jarriko ditugu mahai gainean: pantailak, emozioak, baloreak, adikzioak, burmuinaren azpijokoa, menpekotasunaren atzean dagoen negozioa, arauak, mugak eta haziera estiloak.
